2021eko maiatzaren 12an, Industria Teknologia Aurreratuen Goi Eskolan – ESTIA – Energia Fotovoltaikoaren Autokontsumo Kolektiboari buruzko Mintegia eskaini zen. 45 pertsona baino gehiago izan ziren webinarrean, gaiari buruzko ideia berritzaileak eta negozio-ereduak sakon eztabaidatzeko.
Parte-hartzaile gehienek telematikoki parte zuten, baina ESTIAra etorri zirenek hizlariekin zuzenean jarduteko aukera izan zuten.
Jardunaldia 9: 30ean hasi zen ESTIA/EDF Nouvelle Aquitaine hitzarmena sinatuz, titulazio bikoitzeko / Euskal Herriko Unibertsitateko masterreko ikasleekin lotua. Jardunaldia 12: 00etan amaitu zen. Mintegian antolatutako mahai-inguruetan landutako gaien artean, honako hauek azpimarra ditzakegu:
Saioaren hasieran, epe ertaineko autokontsumo kolektiboaren alderdi teknikoak eta berrikuntzakoak aztertu ziren, EDF eta TECSOL erakundeen parte-hartzearekin. Emmanuel PASTOR jaunak (EDF) auto elektrikoak autokontsumorako aktore gisa duen papera deskribatu zuen, eta Maximilien Endler jaunak (Tecsol) lurraldeen eta energia-komunitateen zerbitzura dagoen sektore fotovoltaikoaz hitz egin zuen.
Ondoren, bigarren mahai-inguruan, epe ertainera eskuragarri dauden negozio-ereduak aztertu ziren, Optera, Enogrid eta SELFEE enpresen parte-hartzearekin. Opterak, Albin BOUCHETek ordezkatuta, autokontsumoari buruzko esperientzia partekatu zuen biltegiratzearekin. Rémi Bastienek, Enogriden bozeramaileak, autokontsumorako negozio-eredu kolektiboak aurkeztu zituen. Azkenik, Selfeek, Sandra MAGNINek ordezkatuta, energia elektrikoaren lurralde-autokontsumoa aztertu zuen.
Azkenik, Nouvelle Aquitaineko Pascal Latorrek autokontsumo kolektiboko proiektuei laguntzeko mekanismoak aurkeztu zituen.